XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

O, ostrak, etorri eta ibili gurekin!
eskatu zuen Mortsak.

Ibilera atsegina, elkarrizketa atsegina,
hondartza gazitu honetan zehar:
laurekin baino gehiagorekin ezin egin
bakoitzari esku bat emateko.

Ostrarik nagusienak begiratu egin zion.

Baina ez zuen hitz bat ere esan:
Ostrarik nagusienak begiz keinu egin zion,
eta bere buru astuna astindu zuen...
esan nahiz berak ez zuela hautatu maskorra uztea.

Baina lau ostra gaztek korri egin zuten,
gonbidapenaz pozik:
guztiz distiratsu eta aurpegiak garbiturik,
zapatak garbi eta betuneztaturik...
eta hori arraroa zen, zeren jakina denez,
ez dute oinik batere.

Beste lau ostrak jarraitu egin zieten,
eta beste lauk gehiago;
eta presaka eta korrika denak etorri ziren,
eta gehiago, eta gehiago, eta gehiago...
olatu apartsuen artetik
itsas hegira etorrita.

Mortsa eta Harotza
milia batez edo ibili ziren,
eta gero altura egokia zuen
arroka batean etzan ziren;
eta ostra txikiak han zeuden
iladan zain.